Ongi etorri Hiriburuko atarira

Saguaren sorginkeriaz, zuen beharren, gutizien eta zaletasunen arabera, Hiriburuko herriaren ezagutzerat gomitatzen zaituztet.

Harremanetarako espazio honen xedea da, begiz-begi herriko aldizkaria osatzeaz gain, begi xixta eta sagu klixka batez herriko obren eta zerbitzuen berri emaitea, etxean berean eta noiznahi.

Zer eskaintzen dautzue ? Norekin sar harremanetan ? Zer papertzeria egin ? Zein dira herriaren proiektuak ? Zein herriko elkarteak, zerbitzuak, kultura ondarea ? Egun guzietako bizia errextuko dautzuen errapostuen iturri izanen da. Eta hala ez balitz, duda izpirik gabe errazue, atari hori bizitzeko eta hobetzeko egina baita.

Aurkikuntza ildo hortan sartu aintzin azken hitz bat : nahikundea duen emazte edo gizon ororentzat herriko urratsetan hobeki parte hartzeko tresna izan dadila.

Auzapeza Alain Iriart.