
Joan den martxoaren 14an, besta giroa zabaldu da hiriko zentro teknikoan: Fabrice Baron lankidearen erretreta ospatzean zetzan ekitaldi alaia. Fabrice 1993an sartu zen hiriko zerbitzuetan, garbitzaile gisa. Ondotik, laguntzaile teknikoa izan zen, hainbat mailaz goratuz. Orotara 32 urte eman ditu hiriko langile gisa.
Jaun auzapezak “haren trebetasuna, batez ere materialaren artatzean, haren diskrezioa eta fidagarritasuna” azpimarratu ditu, “ezpainetan beti irriño bat duela” zehaztuz. Lankideek eta hautetsiek ere bihotz-bihotzez eskertu dute.