Bizkleta elektrikoen erosteko laguntza

Euskal Hirigune Elkargoak eta Ipar Euskal Herria-Aturri Mugikortasunen Sindikatak herritarrei proposatzen die sostengu bat laguntza elektrikodun bizikleta baten erosteko. Elkargoko topografiak ez du bizikletaren erabilpena errexten eta laguntza elektrikodun bizikletek zailtasun horiek gainditzen ahalko dituzte, urratsa egiteko prest direnentzat.

Dirulaguntza, etxe fiskaletan oinarritzen da, bizikleta berriaren prezioaren %25a Elkargoaren gain izanez (gehienez 300 €).

Dirulaguntza hori eskura dezake Ipar Euskal Herria-Aturri Mugikortasunen Sindikateko lurraldean (Euskal Elkargoko 158 herriak + Tarnose) bizi direla justifikatzen ahal duen herritar orok.

Dirulaguntza eskatzeko, deskargatu azpiko dokumentuak :

https://www.communaute-paysbasque.fr/index.php/eu/eskumenak/mugikortasuna/bizkleta-elektrikoen-erosteko-laguntza