Antonio eta Lolik, Fruit eta Cie saltegiko kudeatzaileek, emozio handiz ospatu zuten 2006an sortu zuten Fruit y Cie janari saltegiaren abenturaren bururapena, eta laster eskuratzaile berri baten esku pasatuko da.
Beren familiaz, lagunez (bereziki komertsantak), bezero leialez eta Dauphins Musika-bandaz inguratua, bikoteak, buruilaren 29an, igandea, larrazkeneko eguzki ederrean, Hiruburuko zinezko bizigune honen hestea gozatu dute. Alain Iriart Auzapez Jauna, hautetsiz eta herriko etxeko agenteez lagundua, Tonio eta Loliri eskerrak eman zizkien beren dinamismo eta zerbitzagarritasunagatik, eta azpimarratuz: “Hori baita Hiriburutarrek janari epizeria eder honetaz, bertako kudeatzaileen irriñoez, adeitasunaz eta kalitatezko produktuez (bereziki bere oilasko famatua) gogoan atxikiko dutena».
Ongi segi dezatela eta proiektu ederrak opa dizkiegu Tonio eta Loliri.