Lehen haurtzaroa

Hainbat zaintza molde daude 0-3 urte artekoentzat, Errobi-Aturri Lurralde eremuak kudeaturik.

> Xitoak haurtzaindegia

Helbidea: Teniseko bidexka, 2 bis
Telefonoa: 05.59.44.12.73
Izena emateko: 05 59 44 15 99

>> Hemen XITOAK haurtzaindegiari buruzko argibideak

Kudeaketa: Errobi-Aturri Lurralde eremua
Zuzendaria: Marie VIGNES anderea
Leku kopurua: 20 leku

>> Hemen duzu izena behin-behinean emateko bete beharreko inprimakia; eskatu dokumentuekin osa eta Errobi-Aturri Lurralde eremuari igor.

Pedagogia proiektua :

Jendeen heinera antolatu egitura, elkarte moldean kudeatua, burasoak ere sartuz. Bizitza proiektuaren bi ardatz nagusiak honako hauek dira:

  • elebitasuna: bi hizkuntzak, frantsesa eta euskara, leku eta denbora berean erabiltzen dira
  • belaunaldiarteko harremanak: lotura hertsian da ondoan dagoen adinekoen HARRIOLA egoitzarekin.

Izena emateko urratsak

  • Behin-behineko izen ematea: biziki aholkatzen dizuet Errobi-Aturri Lurralde eremuarekin harremanetan sar zaitezten (05 59 44 15 99) eta, haurraren sortze data jakin bezain laster, zaintza eguna eta denbora zehatz ditzazuen (asteko egun edo oren kopurua).
  • Behin betiko izen ematea: Errobi-Aturri Lurralde eremuak eginen du, libre dituen lekuen arabera.

> Etxe-haurtzainen sarea (EHS-R.A.M.)

Harremanetarako: Nathalie MERINO: 05 59 93 41 17
astelehenetan (aste bakoititetan): 13:30-16:00 / astearteetan: 13:30-15:00 / ostegunetan: 13:30 – 16:30

Burasoek zuzenean kontratatzen dute Departamendu Kontseiluak onetsi etxeko haurtzaina.
«Amaño» horiek Departamendu Kontseiluaren Ama Haurren Babes zerbitzuak (AHB- P.M.I. ) presta eta kontrolatzen ditu.

> Familia haurtzaindegia

Harremanetarako: Audrey NICOLAS : 05 59 93 41 12
astelehenetan: 13:30etik 15:30era / asteazkenetan: 9etarik 10etara / ostegunetan: 13etarik 15etara
e-posta:

Kontratua familiaren eta etxe-haurtzaina kontratatzen duen elkarte kudeatzailearen artean egiten da.


Familia haurtzaindegia eta etxe-haurtzainen sarea

Kudeaketa: Familia eta Gizarte Laguntza Elkartea (Association d’Aide Familiale et Sociale)
Telefonoa: 05.59.59.72.72
Webgunea: www.aafs.fr
Haurrak etxean zaintzen dituzte horretarako baimena duten etxe-haurtzainek.