Menuak
- 2024ko Apirilaren 29tik uztailaren 05a arteko menuak
- 2024ko Martxoak 4tik apirilak 12ra arteko menuak
- 2024ko Urtarrilak 8tik otsailak 26ra arteko menuak
- 2023ko Azaroak 6tik abenduak 22ra arteko menuak
- 2023ko Irailak 4tik urriak 20ra arteko menuak
- 2023ko apirilaren 24tik uztailak 7ra arteko menuak
- 2023ko otsailak 20tatik apirilak 7ra arteko menuak
- 2023ko urtarrilak 02tik otsailak 03a arteko menuak
- 2022ko azaroaren 09tik abenduaren 16ra arteko menuak
- 2022ko irailak 1etatik urriak 21ra arteko menuak
Kalikatezko ekoizpen eta zirkuitu laburrak lehenestearen NAHIA
Joan den ekainean, Hiriburu herriak abiatu zuen eskola jantegirako eskaintza deialdiari bi enpresak erantzun zioten. Hautagaitza horiek arretaz aztertu ondotik, haurrei kalitatezko elikadura proposatu eta laborantza herrikoia babestu nahi dituen gure herriak Bertakoa enpresaren hautagaitza atxiki zuen. Iparraldean berrikitan kokatu den enpresa horrek kalitatezko ekoizpen eta zirkuitu laburrak lehenesten ditu. Enpresaren partzuer diren tokiko ekoizleen zerrenda luzeak hautu hori nabarmentzen du. Gainera, Euskal Herriko laborantza ganbarak proiektu hori sustengatzen du partaide gisa.
Bestalde, Hiriburuko herriak, bere eskola denboraldi inguruko zerbitzuaren bidez, jantokiari lotutako aktibitateak haurrei proposatu nahi dizkie : elikadura xahutzearen inguruko sensibilizazioa, gustu hezkuntza…
Izena ematea
Zerbitzu hau eskola publikoetan diren 3 urtetik gorako haurrentzat da.
Horretarako kalifikazioa duten animatzaileek gidaturiko ikastaldiarteko animazio zerbitzua proposatuko da janaldiaren inguruan.
Herriko Etxearen harlekuan eman behar da izena.
Menuak jadanik ikus daitezke familia atarian.
Tarifak:
Tarifen baremoa FaLK-CAF delakoak ezarri familia kozientearen arabera erabakitzen da.
Izena emateko honako dokumentu hauek behar dira aurkeztu:
- Familia Laguntza Kutxaren (FaLK-CAF) azken agiria, non zure laguntza-hartzaile zenbakia eta zure familia kozientea ageri baitira
- Bizilekuaren frogagiria
- Herriko Etxean eman zaizun argibide eta izen emate fitxa
Baremoa
- 1. kategoria
Familia kozientea: 479 eurotik behera: 1,46 euro janari bakoitza - 2. kategoria
Familia kozientea: 480tik 730 euro artekoa: 2,79 euro janari bakoitza - 3. kategoria
Familia kozientea: 731tik 940 euro artekoa: 3,22 euro janari bakoitza - 4. kategoria
Familia kozientea: 941tik 1247 euro artekoa: 3,83 euro janari bakoitza - 5. kategoria
Familia kozientea: 1248 euro edo gehiago: 3,99 euro janari bakoitza