Erdigunea
-
- Hiriburu: herri kasko ttipia, natura koloreak eta jendarte ona
Herriko etxearen inguruko hiri barnea, ororentzat helgarri den espazio publiko berriarekin, ororentzako bizileku, partekatze leku eta jendarte oneko leku bat. - Plaza Berri
Herri plaza berria; lehengo herriko pilota-plazaren harri zaharrez berreginik den Plaza Berri izeneko espazioa. - Herriko Bihotza
44 bizitegi alokairuan, 5 urtetara erosteko aukerarekin.
- Hurbileko zerbitzu eta saltokiak
Crédit Agricole bankua eta dituen zerbitzuak – Espartin artea-L’art de l’Espadrille – Okindegia – Hiriburu janari prestatzailea - Cathy eta Thierry-rena
Jatetxea, terraza
- Goxa Leku- 39 bizitegi, kontrolpeko salmentan
– 27 bizitegi, alokairu lagunduarekin
– 107 aparkaleku, lurpean
– 33 aparkaleku, aire zabalean
– egoitzaren erdian oinezkoentzat antolatu espazioak bideratzen ditu jendeak bizitegietara
- Hiriburu: herri kasko ttipia, natura koloreak eta jendarte ona
- Merkatu Lekua, etxaldeko produktuen merkatua
HORNIKUNTZA
Aparkalekuak
45 leku Pierre Mendiboure errebotearen gibelean
58 leku La Perle aitzinean
31 leku Lanot-en
Landareztaturiko jostalekua
Auzoa herriko haurrentzat egokitua
Izen berriak
Erreboteari Pierre Mendiboure izena emanen zaio, herriko auzapeza 36 urtez izen zelarik pilotaleku horren egiteko proiektuaren gidaria izan baitzen, bere hautetsiekin.
Plaza Berria errebotearekin lotuko duen karrikari Jean-Claude Guérobé izena emanen zaio, Hiriburuko Ainhara pilota klubaren lehendakari ahantzezina izan baitzen.
La Perle
Maison pour tous – Biltokia
Jendarte onaz gain, ikusgarri gela ere bai
La Perle berrantolatua izanen da, ikusgarri gela izateko, aldagelekin, taulagainarekin, harmaila mugigarriekin eta soinu sistemarekin, eta, hartara, 2018-2019 sasoian hasiz, Hiriburuko Kultura Ekintza Misioak artoski apailatu ikuskizun programa bat emanen du urtero
Elkarteen Etxea
Lehen Herriko Etxea zen eraikina elkarteen etxe bilakatuko da eta Goxokitik kendu elkarteak hartuko ditu
Xaia
Xaia etxea, plaza berriaren kantoian, Hiriburuko Ainhara Federazioaren egoitza izanen da, txirrindularitzaren, pilotaren eta besta komitearen egoitza
OIHARZABALENIA etxegintza programa
FAGALDE jabegoan eginen den programa horren antolatzailea OFFICE 64 de l’Habitat izeneko erakundea da.
Programak bi eragile ditu:
- OFFICE 64 de l’Habitat erakundea (Baiona): 92 bizitegi, alokairu lagundukoak eta 20 bizitegi, erosteko laguntzadunak, 4 eraikinetan banaturik. 2018ko martxotik goiti izanen dira eskuragarri.
- SAGEC erakundea (Angelu): 114 bizitegi, ororentzat salgai, 2 eraikinetan banatuak. BIZILEKUA bizitegi multzoa. Lehen eraikineko bizitegiak 2017ko abenduan izanen dira eskuragarri, eta bigarren eraikinekoak, 2018ko ekainean.
LANDA LOREA etxegintza programa
Gailurretako bidearen beherean kokaturik da, Harretxe auzoaren aitzinean; programaren antolatzailea SOBRIM – VALEUR+ taldea da. Bi eragile ditu programak:
- VALEUR + (Biarritz): 112 bizitegi, ororentzat salgai, 6 eraikinetan banaturik. 2017ko martxoan hasiak dira etxebizitzak ematen eta 2017ko urria arte luzatuko da.
- OFFICE 64 DE L’HABITAT (Baiona): 78 bizitegi, alokairu lagundukoak, 4 eraikinetan banaturik. 2018ko ekainean izanen dira eskuragarri.