Tokiko hirigintza plana (THP)

Tokiko Hirigintza Plana 2013ko ekainaren 5ean onartu zen eta, harrezkeroztik, aldatzen joan da. Dokumentuaren agiri eguneratuak hemen beherean telekarga daitezke. Edozein hirigintza baimen galde egin aitzin, Tokiko Hirigintza Plana irakurtzea komeni du, proiektuaren zonatarako diren arauak ezagutzeko.

Hirigintza Zerbitzuak jendeentzako harrera tenoreak ditu astelehen eta ostiraletan, 8:30etik 12:30era, AITZINETIK ORDUA HARTUZ eta asteazkenetan, 13:30etik 17:00etara, HITZORDURIK GABE.

Tokiko Hirigintza Planaren edukia

HIRIBURUKO TOKIKO HIRIGINTZA PLANAK dokumentu hauek dakartza:

  • Aurkezpen txostena: lurraldearen azterketa dakar, bai eta ingurumenaren hastapeneko egoera eta hautatu diren aukeren arrazoiak.
  • Antolaketako eta Garapen Iraunkorreko Proiektua (AGIP-PADD): THPren oinarrizko agiria da; dokumentuak azaltzen ditu hala herriko lurralde osorako hiri proiektua nola garapenari, espazioen zaintzari, mugikortasunari eta abarri buruz egin diren hautuak.
  • Antolaketa Orientabideak.
  • dAraubide agiriak: dokumentu grafikoetan zehaztu zona bakoitzean aplikatzen diren arauak azaltzen dituzte:
    • Hirigintza araudia, honako hauekin:
      • Zona guzien gaineko aginduak,
      • Zona bakoitzaren gaineko aginduak (UA, UB, UD…).
    • Toki erreserbatuak

Baimen eskari oro zona guzien gaineko agindu orokorren arabera eta zona bakoitzari dagozkion aginduen arabera bideratuko da.

  • Dokumentu grafikoak: zonen banaketa mapan ikusteko aukera ematen dute.
  • Eranskinak: THPn informazioa emateko dauden dokumentuak (onura publikoari zorrak, edateko uraren edo saneamendu sareak, publizitatearen tokiko araudia…).

Telekarga daitezkeen THPren agiriak

Arau dokumentu zenbait eta dokumentu grafiko zenbait hemen behereko esteketan klikatuz telekarga daitezke: (inprimakiaren bidez)

  • Dès l’envoi de votre demande, vous recevrez un mot de passe par mail. Si vous ne le recevez pas, pensez à vérifier les mails indésirables.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

**Hiriburu Herriko etxeak tratamenduaren arduradun izanez, zure datu pertsonalak tratatzen ditu, indarrean den araudiaren errespetu osoan.
Zure datuak biltzen eta tratatzen ditugu, Hiriburu Herriko etxeak eskaintzen dituen zerbitzuetaz balia zaitezen.
Zure datuen hartzaileak, Hiriburu herriko etxean web eskaeren hartzeko baimenduak diren pertsonak dira.
Zure datuetan sartzeko, hauen aldatzeko eta ezabatzeko eskubide bat badaukazu.
Tratamenduaren mugatzeko eta eragozteko eskubide bat badaukazu ere
Eskubide horietaz baliatzeko, eskertzen zaitugu gutun bat helaraztea helbide honetara: Herriko etxea – 1 Plaza Berri – 64990 Hiriburu