Bizikleta bideak Hiriburun

Bizikleta-bideen sortzeak 2023.urtea markatuko du herribihotzean:

proiektuak, azterlanak eta fi nantzamendua duela zenbait hilabetetik prestatzen ari badira, obratze lana heldu den urtean hasiko da.

Bizikleta-bideak eginez, bide segurak sortuko dira.

Téléchargez/Visualisez la plaquette d’information : Plaquette d’information – pistes cyclables à Saint-pierre d’Irube 

Proeiktua : Mugikortasun eztiak garatzea eta segurtatzea

Bizikleta-bideak berezko bideetan antolatzeak, segurtasun osoz ibiltzeko parada emanen du Hiriburuko bide nagusiko 3.5 km-tan zehar, Baiona eta Mugerreko mugikortasun eztien eskemarekin koherentzian, eta, aldi berean, autoen bi norabideetako bidea eta oinezkoen ibilbidea atxikiz.

Proiektua, Marie Garay karrikaren eta Jupiterreko bidearen artean

Bizikleta-bideak sortzearekin batean, lekuak landarez apainduko dira, zuhaitzak landatuz eta lorategi pedagogikoak sortuz. Hiri-altzariak ere ezarriko dira, bereziki mugikortasun urriko pertsonentzat.

Obra hauekin batean, lurpeko saneamendu-sareak arraberrituko dira.

Finantzamenduak: azkarki lagundua den lankidetza-proiektua

Estatuak azkarki laguntzen du Hiriburuko bizikleta-bideen sortzea eta Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak, Departamenduak eta Pirinio Atlantikoetako Energia-Lurraldeko sindikatuak sustengatzen dute.

Bizikleta-bideen antolatzea:

• Etat (plan France Relance Vélo) : 416 446 € HT
• Conseil départemental : 376 619 € HT (demande en cours)
• Syndicat des mobilités Pays Basque Adour 242 642 € HT
• Commune : 847 389 € HT

Aitzinetikako esku-hartzeak saneamendu sareetan

• CAPB : 500 000 € HT

Herriko argien berritzea
• Territoires Energie 64 (ex SDEPA) : 100 000 € HT

Obren xehetasunak

Herriko Etxearen eskakizunak

Bi aldeetan zirkulatzen ahalko da sareko obren denboran (2023ko urtarriletik martxora).
Apirilean, bidegorriak sortzen hasterakoan, zirkulazioa aldizka eginen da. Garraio publikoek alde bat jarraituko dute.

Egutegia
● 2023ko urtarrila – Martxoa: lurpeko sareen berritzea
● 2023ko urtarriletik urte hondarrera: herriko sarbideko bidegorriaren egitea, Plaza Berrin.

This slideshow requires JavaScript.