Euskal Hirigune Elkargoak bizitegi zaharren berritzeko egitarau bat ematen du plantan. Egitarauak 3 urte iraunen du eta bizitegi pribatuak dituzten eta haien berritzeko lanak egin nahi dituzten jabeak laguntzeko asmoa du; horretarako, diruzko laguntzak proposatuko ditu, bai eta laguntza teknikoa eta administraziozkoa ere.
1 / Zure etxean lanak egin nahi dituzu? Baldintza zenbait betez gero (bizitegian bizi direnen bizibideak, egiteko lanen mota) diruzko laguntza ukan dezakezu.
2 / Alokatzen duzun edo alokatzera eman nahi duzun bizitegi baten jabe zara (bizitegi hutsa)? Horretarako ere eska dezakezu diruzko laguntza.
Argibide orotarako, SOLIHA Pays Basque elkartearekin jar zaitez harremanetan. Aholkuak urririk eta ezertara behartu gabe emanen dizkizute.
SOLIHA elkartearen gain utzi du Euskal Hirigune Elkargoak jabeei informazioa ematea eta diru laguntzetarako dosierrak osatzen laguntzea. SOLIHA elkartea topa dezakezue ere Euskal Elkargoaren lurralde osoan zehar antolatu dituen hitzorduetan. Zure proiektuari azterketa tekniko, arauzko eta diruzkoa eginen zaizkio (Zein laguntza? Nola jaso? Zure kargura geratzen den gaineratekoaren diruztapena).
1000 jabe baino gehiago lagunduko ditugu duten proiektuan. Halatan, bada, zergatik ez zuk?
Bestalde, egitarau honen harira diruzko laguntzarik ezin jasoko duten jabeek energia berriztapeneko lanen karietara izan daitezke lagunduak pertsonalki. Horregatik, Elkargoak hitzarmen bat sinatu zuen, iragan ekainean, ARTEE sozietatearekin, jabeei aholkuak eta diruzko beste aterabideak eskain diezazkien.
Bizitegiak hobetzeko laguntzei eta ARTEE sozietateari buruzko galdera orotarako, telefono honetara egizu dei: 05 59 46 31 50 (deia urririk)
Permanence au CCAS de Saint-Pierre d’Irube/Hiriburu un mardi tous les 2 mois de 9h30 à 12h.
Première permanence le mardi 26 février au CCAS sur RDV au 05 59 46 31 50.