BULTZA GAU-ESKOLAK / BULTZA EUSKARA

Martxoaren 28an, igandearekin Hiriburun eta Euskal Herriko beste 87 herritan, aek-k euskara bultzatzeko animazioak antolatu ditu. Patxi Iriarten bertso baten ondotuk, Watson kantariak “Euskal Herrian Euskaraz” kantatu du. Francis Elissaldek, Hiriburu Gau Eskolako lehendakariak, euskara baliatzea eta babestea ere eskatu du, aurten Korrika antolatu balitz, helmugaren eguna izanen zen egunean.
Animazioa, babes-neurrien errespetuan, hormirudi batean denek mezu bat marrazteko gomitarekin bururatu da.