DECLICS ELIKADURA ERRONKA : BERE PLATERAN ONGI SENDITZEKO JOKO BAT !
Declics Elikadura erronka, zer da ?
6 astez desafio batekin asteka, zure aurrekondua emendatu gabe, lekuko eta sasoineko elikadura sano baten ukaiteko ohidura onak aplikatzen dituzu !
Nola ?
Aste guziz, animazio talde dinamiko batek laguntzen zaitu, bere kontseilu hoberenak emaiten dizkizu desafioen gainditzeko eta erronkaren irabazteko ; Urratsez urrats zure usaien bilakaera eta zure emaitzen aitzinatzea segitzen dituzu « Déclics » plataforman ;
Informazio gutunak eskuratzen dituzu eta sarean diren baliabideak esku dituzu Tailerra, trukaketa eta deskubritze denboraldietan parte hartzen duzu ; Erronka, taldean bizi duzu: trukaketa, sustengua eta motibazioa ! Talde hoberenak saristatuak dira.
Ipar Euskal Herriko Ingurumenerako Iniziatiba Zentro Iraunkorrek, Euskal Hirigune Elkargoaren sustenguarekin, erronka animatzen dute.
Norendako ?
Hiriguneko 158 herrietako biztanle guziei idekia da, bakarrik edo taldean (familian, lagunekin, auzoekin, lankideekin, bizi lagunekin…).
Baldintza teknikoak: ordenagailua, internet konexioa eta helbide elektronikoa ukan.
Noiz ?
Maiatzaren 11etik, asteazkenez, uztailaren 2ra larunbatez
Izen emaiteko azken epea: 2021eko maiatzaren 9a
Informazio gehiago ukaiteko edota izena emaiteko, animatzaileekin kontaktuan sartu:
- Laurence Goyeneche (CPIE Pays Basque) defifamilles.paysbasque@cpiepaysbasque.fr edo 05-59-37-47-20
- Laurence Elicetche (CPIE littoral basque) lelicetche@hendaye.com edo 07-66-03-46-47