EBH elkarteak ikuskizunera gomitatu ditu ikasleak
Azaroaren 22an, astelehenarekin, La Perlen, ehun bat ikasle izan dira Nanoua konpainiak aurkeztu “Kutxetan Ibilki” ikuskizunera. Euskarazko obra hau Euskaraz Bizi Hiriburun elkarteak eskaini die herriko eskoletako ikasle elebidunei.
KUTXETAN IBILKI… Kutxa bakoitzak historia bat du. Istorio bakoitzak objektu-antzerki bati bizia ematen dio. Loturak istorioen artean ehuntzen dira… Oso ikuskizun ederra, ikasleek zinez preziatu dutena.