Klimarentzat, jestu ona egizu, Declics energia-ura erronkan parte hartuz !
2020ko azarotik 2021eko apirilera, Euskal Hirigune Elkargoak, Ipar Euskal Herriko CPIEekin, antolatzen du Declics energia – ura erronkaren 5. edizioa.
Desafioa : ura eta energia kontsumoak %8az apaltzea, erosotasunik galdu gabe, eko-jestu sinpleekin. Ingurumenaren zaintzen parte hartzeko manera ezin hobea, familiarekin eta etxetik !
Nola pasatzen da?
Taldeka eta animatzaileekin, zure egunerokotasuna aztertuko duzu (argiztapena, berotzea, tresnen kudeatzea, uraren erabilpena, eta abar) eta emeki emeki erronkarentzat finkatu helburuen lortzeko usaia berriak plantan jarriko dituzu. Zure laguntzeko tailer, bisita eta topaketak proposatuak izanen zaizkizu.
Saria zer da?
Hiru sari izanen dira: energia ekonomia hoberenaren saria, uraren ekonomia hoberenaren saria eta motibazio handienaren saria.
Nork parte har dezake?
Erronka urririk da eta Ipar Euskal Herriko biztanle guziei idekia da, izan bakarrik, bikotean, haurrekin edo gabe, alokatzaile edo jabe.
Haatik, baldintza teknikoak badira :
Ordenagailu bat, Internet konexio bat eta helbide elektroniko bat ukan edo sarbidea izan ;
2019ko eta 2020ko ur eta elektrizitate fakturak zure esku izan ;
Energia ekonomiak faltsutzen ahal lituzkeen obra handirik ez eginik izan (isolazioa, baloi termodinamiko baten instalakuntza, etab.) ez eta ere 2019an edo 2020an etxe aldaketarik eginik izan.
Izen emaitea nola egiten da?
2020ko urriaren 31a aitzin (erronkan izena emaiteko epemuga) :
Erronka lagunei, auzoei, familiari aipatzen diet. Elkarrekin, 5 eta 8 etxe arteko talde bat osatzen dugu ;
Gutartean 2 erreferente hautatzen ditugu, gure taldeen motore izanen direnak baita animatzaileekin lotura segurtatuko dutenak ;
Taldeari izena emaiten diogu eta animatzaileekin harremanetan sartzen gira izenen emaiteko.
Emailez,Euskal Hirigune Elkargorat: tee@communaute-paysbasque.fr Telefonoz, CPIE-ei:
Laurence Elicetche : 07 66 03 46 47 / Laurence Goyenetche : 05 59 37 47 20