
Errobi-Aturriko haurtzainek guraso berriak eta laster guraso izanen direnak gomitatu dituzte joan martxoaren 15ean beren lanaren funtsa aurkezteko, hau da haur ttipien harrera. Trukatzeko aukera izan den goiza Urruzpuru gelan antolatua izan da, non ereduzko egun bat berrosatua izan zen: barneko edo kanpoko jarduerak, bazkaria, artak eta, oroz gainetik, harremanak eta gogoa pizteko jarduerak.
Hori baino lehenago, haurrek, kolorez jantzirik eta Haurzaina elkarteko haurtzainek lagundurik, ihauteria omendu dute erakustaldi koloretsu bat eskainiz Plaza Berrin. Horrela, zenbait besta unek puntuztatzen dute urtea, hala nola Halloween, Pazkoko arroltze bilaketa edota Eguberriko ikusgarria, urte osoan zehar antolaturiko ekitaldiez gain.
Argibideak: Haurzaina elkartearen Facebook orrialdean, 07 85 41 96 40 zenbakira edo helbidera.