Euskaraldia, berriz abiatu da!

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

Ez da beharrezkoa hiztun osoa izatea parte hartzeko; hain zuzen mintzaira batean arizan nahi dugularik sor daitezkeen blokatzeak kentzen laguntzen gaitu, izan daitezela intimoak ala gizarte alorrekoak. Bai eta ere, zenbait kasutan, Xalbadorren mintzairaren baztertzera pusatzen gaituzten ohitura batzuren gainetik pasatzea.

Belarriprest eta ahobizi, bata besteari gehigarriak

Zehazki, nola iragaten ote da? Txapek bi parte hartzaile mota identifikatzen dituzteBelarripresta, euskara ulertzen duena, berdin mintzatzen dakiena baina, egoera guzietan euskaraz mintzatu gogo ez duena. Txapa ezarriz, beste hiztunak gomitatzen ditu berekin euskaraz aritzera. Elkarrizketa elebiduna izan daiteke. Haatik, Ahobizia engaiatzen da elkarrizketa guziak euskaraz hastera, eta bere solaskidearen mailaren arabera egokitzea.

https://euskaraldia.eus/