HONDAMENDIA – ANTZERKIA – AXUT! ETA ARTEDRAMA KOLEKTIBOEK
- ekitaldia hau amaitu da.
17 azaroa 2023 @ 20 h 30 min - 21 h 30 min
Ekitaldi nabigazioa
SINOPSIA.
Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide txiki eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira.
Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.
2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.
Taula zuzendaritza: Ximun Fuchs / Idazketa: Harkaitz Cano / Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon Ander Urresti / Bideo sorkuntza: Maialen Beraustegi / Koreografia, gorputz zuzendaritza: Philippe Ducou / Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte / Eszenografia: Fran Dussourd / Jantziak: Xabier Mujika / Argi sorkuntza: David Bernués / Soinu sorkuntza: Philippe Barandiaran / Kudeatzailea: Ieltxu Ostolaza / Promoziorako bideoa: Eñaut Castagnet / Argazkiak: Ainhoa Resano / Irudia: Unai Bergara / Diseinu grafikoa: Roberto Quintana / Produkzioa: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena / Hedapena: Irantzu Azpeitia / Bitartekaritza: Arantxa Hirigoyen
Produkzioa: Axut! eta Artedrama konpainiak
Koprodukzioa: Le Parvis, Scène nationale de Tarbes / Hego Akitaniako Eszena Nazionala / OARA / Eusko Jaurlaritza / Donostia Kultura / Euskal Hirigune Elkargoa / Derrière le Hublot- Scène conventionnée d’intérêt national Art en territoire / Euskal Kultur Erakundea / Hendaiako Herriko Etxea / Leitzako Udala / Etxepare Lizeoa.
Laguntzaileak: Pirinio Atlantikoetako departamendua / Frantziako Kultura ministerioa – DRAC Akitania Berria – “Proiektuei laguntza” / Akitania Berriko eskualdea / Euskal Hirigune Elkargoa / Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea / Errenteriako Udala
Traduction de supports de communication de la Scène nationale du Sud-Aquitain en euskara pour le spectacle Hondamendia : Joana Pochelu / Txomin Urriza – avec le soutien du Département des Pyrénées-Atlantiques.
Txartelak :
-
15€ tarifa normala
-
8€ tarifa soziala eta 12-25 urtekoentzat
-
5€ haurrentzat 12 urte arte
Erreserbatzeak
- Herriko Etxea deituz egiten dira 05 59 44 15 27
- e-mezu bat igorriz :
- erreserbak online : https://docs.google.com/hondamendia
Txartelak erosteko lekuak Herriko etxean edo iguskizun egun berean, La Perle gelan (19:30)
Spectacle proposé par la mairie de Saint-Pierre d’Irube / Hiriburu dans le cadre du programme Ibilki et subventionné par l’Institut Culturel Basque (ICB).