Urte bukaerarekin dator… Adinekoen Bazkaria!
Hiriburuk hiriko 181 lagun errezibitu ditu atsegin handiz joan den abenduaren 11n, asteazkena, urte bukaerako bazkari gozo bat partekatzeko.
70 urtez goitiko Hiriburuko adinekoek urtero igurikatzen duten hitzordu hau jaun auzapezaren hitzarekin hasi da, hautetsiz, GEUZeko administrazio kontseilu kidez, GEUZeko langilez eta boluntarioz inguraturik. Denen bizkortasuna eta biltzeko poza azpimarratuz, urteroko elkarretaratze honen garrantzia goretsi du, hurbildu ez zirenak ere aipatuz, edozein arrazoiengatik ezin izan zirelako etorri, baita urtean zehar zendu diren Hiriburutarrak ere.
Etorri ezin izan ziren adinekoek Eguberriko pakete bat jaso dute etxean.
Ondotik, gomitek Hiriburu Traiteur janari prestatzaileak apailatutako bazkariaz gozatu dute, betiko Agur Jaunak kantatu eta.
Eskolaldi inguruko taldeak zituen apainketa guziak sortu, herriko ikastetxe publikoko ikasleekin.
Azkenik, musika eta dantza giroz bukatu da une ederra, Thierry Etchegarayk alaiturik.
Hiriak eta GEUZak ondoko urtean zuekin berriz biltzeko atsegina izanen dutela espero dute, Adinekoen Bazkari berri baterako!