Egitekoak
Hiriburuko Gizarte Ekintzako Udal Zentroa (GEUZ-CCAS) Herriko Etxearen gizarte zerbitzu bat da; hainbat zerbitzu mota eskaintzen die herritar guziei. Prebentzio eta elkartasun jarduera orokor bat bultzatzen du Herrian, erakunde publiko eta pribatuekin hertsiki loturik.
Hainbat zerbitzu eta urraspide egiten laguntzen dizue eta informazioa ematen:
- Adinekoei eta ezintasunen bat dutenei etxean bizitzen jarraitzeko zerbitzuak,
- gizarte laguntzako dosierrak osatzea,
- eritasun-kirurgia geriza,
- diruzko eta elikadurazko laguntzak,
- gazteei goi mailako ikasketak egiteko laguntzak,
- elkarteei diru-laguntzak ematea
GEUZ-C.C.A.S. zentroa orientabide eta aholku lekua da ere bizitegia, lanpostua eta abar xerkatzen dutenentzat.
Gizarte zentroarekin mintzatzeko: 05.59.44.03.53
Antolaketa
Gizarte zentroaren lehendakaria Hiriburuko auzapeza da eta Herriko kontseiluko kideek eta gizarte ekintzaren alorrean ari diren elkarteetako ordezkariek osatzen duten administrazio kontseilu batek kudeatzen du zentroa.
Zuzendaria: Nicolas ELISSALDE j.
>gizarte zentroaren liburuxka telekarga
Nora jo?
Gizarte zerbitzuen etxea
- Astelehenetik ostiralera.
- 8:30 – 12:30
- 13:30 – 17:00, eta 16:30 arte ostiraletan.
telefonoz : 05 59 44 03 53 ou 06 22 89 82 81
e-mail :