Herriak eta Elgarrekin aisialdi zentroak hitzarmena berritzen dute

Badu 30 urte partaidetza batek hiria eta Elgarrekin elkartea lotzen dituela. Alain Iriart auzapeza eta Olivier Alleman animazio zentroko lehendakaria bildu dira partaidetza hau berritzeko.

Helburu eta baliabide hitzarmenaren izenpetzera etorri ziren Delphine Larrue zentroko zuzendaria, Odile Damestoy Elkartasunen ardura duen axuanta, Mathieu Elgoyhen Hezkuntzaren ardura duen axuanta eta Nicolas Elissalde Elkartasunen zuzendaria.

Partaidetza honek zentroaren ibilera onerako diru laguntza bat eta herriko lokalen esku uztea finkatzen ditu, baita jantegiko langileak esku uztea ere, asteazkenetan eta eskolako oporretan.

Elgarrekin elkartea animazio zentro bat da, partekatzea eta irekidura dituelarik ardatz. Hiru-urteko hitzarmen honen bitartez, Hiriburuko hiriak hiriko bizitzaren bihotzean finkatua den elkartea sustatzean parte hartzen du.

Elgarrekin est un centre d’animations fondé sur le partage et l’ouverture. Ses activités sont plurielles avec l’accueil de loisir, l’accueil pour les enfants en situation de handicap, le Point jeunes et l’Espace de vie sociale (ESV). Par cette convention trisannuelle, la commune de Saint-Pierre d’Irube/Hiriburu continue de soutenir l’association qui est au cœur de la vie de la commune.