Udalerriak : historia laburra
Udalerria oinarrizko edo hurbileko administrazio-kolektibitatea da. Zaharrena da, (1789ko abenduaren 14ko legea) eta hain segur herritarrentzat ezagunena.
Herriaren intereseko edozein arazoren kudeatzeko eskumen orokorra dute udalerriek, non identifikatu eskumen zenbait ez dituen Herriarteko Lankidetzako Erakunde Publiko (HELEP) batek kudeatzen.
Udalek aparteko antolaketa administratiboa dute, edozein izan dadin bere izaria. 1884ko udal-legeaz geroz herriko kontseiluak eta Auzapezak dituzte kudeatzen. Herriko kontseilua zuzeneko sufragio unibertsal bidez hautatua da.
Herriko kontseiluak ahalmen zabalak ditu, “bere deliberoen bidez udalaren arazoak” antolatzen ditu. Herriko kontseiluak oharra ematen du, testuek edo Estatuko ordezkariak agintzen dioten aldi guziez. Tokiko intereseko gai guzietan iritzia ematen du: aitzinkontua bozkatzen du, administrazio kontua onartzen du (gauzatu aitzinkontua), udal zerbitzu publikoen antolatzeko eskuduna da, obren egitea deliberatzeko (sareak, eraikinak, bideak), udal ondarea kudeatzeko…
Auzapeza herriko kontseiluak hautatzen du, bere kideen artean. Udal- kolektibitate deszentralizatuko organo betearazle, Auzapeza gainera udal-bozkagune deskontzentratuko Estatuaren ordezkaria da. Bigarren funtzio honekin, egoera zibila kudeatzen du eta hauteskundeak antolatzen, eta auzi-polizia ofiziari egoera du.