Herriko artxiboak

Artxiboen edukia.

Bere historia gorabeheratsua erakusten duten dokumentu kopurua eta genealogista eta historialarientzat interes handikoak diren funtsen aberastasuna ikusirik, Herriko Etxeak 2011n ondare hau (1945 aitzinekoa) Departamenduko Artxiboen esku uztea erabaki zuen, Baionako gunean. Helbidea: Duvergier de Hauranne etorbidea, 39 (05.59.03.93.93). webgunea: archives.le64.fr

Publikoak XVII. eta XVIII. Mendeetako parrokia-erregistroak kontsultatzen ahalko ditu funts historikoen kontserbazioan berezitua den egituran, baita Iraultza aitzineko delibero erregistroak, Napoleonen garaiko kadastra bat edo XIX. eta XX. mendeetako dokumentu anitz ere, tartean, bi mundu-gerletako lekukotasun baliosak.

Artxibo berriagoak (1945 geroztikakoak) Herriko Etxean atxiki ditugu eta komunikazio arauen arabera kontsulta daitezke tokian berean. Galdea Herri Etxeko harlekuan egin behar da.

Herriko artxiboen sail zerrenda:

1789 aitzineko sailak Egungo sailak
AA: Udalerriaren sortze- eta politika-agiriak A: Botere zentralaren lege eta agiriak
BB: Udal-administrazioa B: Departamendu-administrazioaren agiriak
CC: Finantzak, zergak, kontularitza C: Administrazioa-liburutegia
DD: Udal-ontasunak, ura eta oihanak, herri-lanak D: Udal-administrazioa
EE: Arazo militarrak E:  Egoera zibila
F: Biztanleria, merkataritza eta industria
G: Kontribuzioak
I: Polizia, higienea eta osagarria, justizia
K: Hauteskundeak eta udal-langileak
L: Herriko finantzak
M: Udal-ontasunak: eraikinak
N:  Udal-ontasunak: eraikinez aparteko ontasunak
O: Herri-lanak, bideak, sareak, urak
Q: Laguntza eta aurreikuspena
R: Instrukzio publikoa, kultura, kirolak, aisialdiak
S: Herriko Etxearenak ez diren artxiboak
T: Hirigintza-plangintza

Dokumentuen komunikazio eta kontsulta arauak.
Konbentzionalki, dokumentu publiko guziak segidan kontsulta daitezke. Honela, delibero, aitzinkontu, auzi, hautesle-zerrenda edo eraikitze-baimenak artxiboetan sailkatu aitzin ere erakutsi daitezke.
Publikoak beste dokumentu guziak ikus ditzake legeak finkatu 30 urteko epea iragan ondoan, salbu 1979ko urtarrilaren 3ko legearen araberako elementu batzuk.
Epeak 150 urtera luzatzen dira mediku-txostenentzat, 120 urtera langile-txostenentzat, 100 urtera justizia eremura ekarri dokumentu, bizitza pertsonalari edo pribatuak diren gertakariei buruzko informazioak dituztenentzat.
Genealogia zaleentzat, Herriko Etxeak 1664az geroztikako eliza eta egoera zibileko erregistroak baditu.

Dokumentuak ezin dira neholaz ere Herriko Etxetik kanpo kontsultatu.
Gehiago jakiteko:

Frantziako artxibategia
Baionako mediateka.