Sindikatuak

Baliabideen mutualizatzeko, Hiriburuko herria herriarteko egitura batzuen kide da.

Euskal Hirigune Elkargoa:

2017ko urtarrilaren 1ean sortu zen HELEP hau, Ipar Euskal Herriko 10 elkargoak elkartuz. 2004an sortu zen Errobi-Aturri Herri elkargoa (Hiriburu, Mugerre, Milafranga, Lehuntze, Urketa eta Ahurti) multzo horretan sartu bada ere, lurraldearen inguruek irauten dute Errobi-Aturri Lurralde eremuarekin. Honek tokiko zerbitzuen egun guzietako kudeaketa segurtatzen du (haurtzaindegiak, hondakinen bilketa, eskola-kirola…).

Hirigune Elkargoak 10 Lurralde eremu, 158 herri eta 300.000 biztanle biltzen ditu, eta eskumen hauek ditu:
Garapen ekonomikoa, herriarteko eremuaren antolaketa, bizilekuen oreka soziala, hiriaren politika, ingurumena, jende ibiltarien harrera, kulturak eta hizkuntzak, biztanleentzako zerbitzuak (aztertzen ari).
HELEP horretan herriko ordezkari: Alain IRIART eta Michel THICOIPE.

> Pirinio Atlantikoetako Energia Sindikatua (PAES):

Energia eskumenaren betetzeko (hedatzea, sareen modernizatzea), Departamenduko herri guziak Sindikatu horretan biltzen dira. Egoitza Pauen da.

Ordezkariak: Tituluduna: Christian Lembure, ordezkoa: Alain MENDY.

Webgunea: www.sepda.fr

Euskal kostaldea – Aturri hiriguneko garraioaren sindikatu mistoa:

Sindikatu honen kide izanik, herriak jendeen garraio publikoko zerbitzua baliatzen ahal du, Chronoplusek egiten duena, ordezkaritzaz.

Ordezkariak: Robert HOURCADE

> Txakurrak txakurtegiaren kudeatzeko Sindikatua:

Egitura honek Bacheforèseko txakurtegia kudeatzen du, bai abereen harrapatzeko, bai haien zaintzeko.
Aterpearekin harremanetan sartzeko: 05.59.55.25.90.
Aterpea publikoari irekia da astelehenetik larunbatera (eta besta egun zenbaitetan) 14:00etatik 18:00ak arte, eta 18:30 arte irailaren 1etik goiti. Helbidea: Loustaounaouko bidea, 62 – BAIONA.

Ordezkariak: Marie José ETCHARTABERRY eta Françoise LARRIEU.

Webgunea: www.fourriere-animale-64.fr

> Errobiko Ibarraren Sindikatua:

Sindikatu honek Errobiko hidrografia-sareak kudeatu eta aztertzen ditu (mantentzea eta ingurumenaren zaintza), Uztaritzen hasten den Itsasaldeko Errobi arte. Natura 2000 helburu-dokumentuaren ardura du.

Ordezkaritza: Tituludunak: Christian LEMBURE eta André BOSCQ, ordezkoak: Michel THICOIPE eta Christian GALHARRAGUE.

Webgunea: www.bassin-versant-nive.com