Garai berri bat dator hiriko adinekoen Bethi Gazte elkartearentzat. Joan den martxoaren 22an iragan den biltzar nagusiak bulegoaren aldaketa finkatu du, Daniel Caplanne delarik lehendakari berria. Azken urteetan elkartea kudeatu duen Jean-Pierre Vincent jauna azkarki engaiatu zen lan horretan. Gaur lekukoa pasatu du, beste bulego kide batzuekin batera: hainbat urtetan diruzaina izan den Pascale Ithurraldek […] Irakurri Indar berriak Bethi Gazte elkartearen zuzendaritzan

Errobi-Aturriko haurtzainek guraso berriak eta laster guraso izanen direnak gomitatu dituzte joan martxoaren 15ean beren lanaren funtsa aurkezteko, hau da haur ttipien harrera. Trukatzeko aukera izan den goiza Urruzpuru gelan antolatua izan da, non ereduzko egun bat berrosatua izan zen: barneko edo kanpoko jarduerak, bazkaria, artak eta, oroz gainetik, harremanak eta gogoa pizteko jarduerak. Hori […] Irakurri Errobi-Aturriko haurtzainek beren ateak ireki dizkiete gurasoei

Departamenduko diru laguntzen ordainketa dispositiboa gelditua izanik ere, Hiriburuko hiriak eta GEUZak hiriko diru laguntza bat esleitzen diete beti hautagai diren ikasleei. Norentzat? Irizpide berezi batzuk bete behar dituzu goi mailako irakaskuntzarako hiriko diru laguntza eskatzeko: ikasle estatusa ukan; irizpide sozialetan oinarritutako Estatuaren diru laguntza bat ukan, 0 bis mailatik gora (edo eskualdeko diru laguntza […] Irakurri Ikasle, hiriko diru laguntza eska ezazue.

Martxoaren 14an, larunbata, berriz ere liztor asiarrak harrapatzeko zepoak banatuak izan dira, Stéphane Chabres-Duc erlezainaren laguntza pedagogikoarekin. Euskal Herriaren mailan, erlezain elkarte batek 2024an abian jarri zuen ekintzak marmutxa kaltegarri horren kopurua ttipitzea ahalbidetu zuen modu adierazgarrian. Orduan, ekintza berriz antolatua izan da eta garagarno eta ziropa azukretsu nahasketa bat edukitzen duen botila garden batean […] Irakurri Liztor asiarraren mehatxua murriztu: Hiriburun, zepoen banaketaren berri

Joan den martxoaren 14an, besta giroa zabaldu da hiriko zentro teknikoan: Fabrice Baron lankidearen erretreta ospatzean zetzan ekitaldi alaia. Fabrice 1993an sartu zen hiriko zerbitzuetan, garbitzaile gisa. Ondotik, laguntzaile teknikoa izan zen, hainbat mailaz goratuz. Orotara 32 urte eman ditu hiriko langile gisa. Jaun auzapezak “haren trebetasuna, batez ere materialaren artatzean, haren diskrezioa eta fidagarritasuna” […] Irakurri Agur bero bat Fabrice Baron jaunari, 32 urteko zerbitzuaren ondotik

Ihauteria Plaza Berrin genuen berriz igande honetan, otsailaren 16an. Besta une eder hori Kaskaroten hiru egunek iragarri zuten, Leinua eta Uhaina elkarteen ekimenez eta herriko eskoletan Errobiko Joaldunen hitzaldiekin prestatua, Lapurdiko ihauterien errituak aurkezteko. Gertakari zinez ederra izan zen, bereziki Leinuaren Zur Errituak, ikuskizuna, eskalapoien eta makilen erritmoan, eta Leinua Taldea_k lagundurik. Hori baino lehen, […] Irakurri Ihauteri bat otsaileko eguzkipean!

Zeru urdin baten azpian, Hiriburuko Hiriak eta Office64 de l’Habitat erakundeak Hilderal anderearen eta André jaunaren etxeko bero ponpa berria ikusi ahal izan dute otsail hastapenean. Office64 erakundeak du etxetoa kudeatzen. Zenbait eraikin kolektibotan eta 16 etxetotan banatutako 75 bizitegik osatzen dute 1986an eraikitako Harretxe auzoa programa. 2024an, bere alokatzaileen bizi ingurumena hobetzeko lan jarraikiaren […] Irakurri Office64 de l’Habitat erakundeak bero ponpak jarri ditu Harretxe auzoan

1 200 kide biltzen eta herriko hamar bat azpiegitura edo eraikin baliatzen; Hiriburuko kirol anitzeko Ainhara elkarteak pisu handia du tokiko elkarte-egituran eta abenduaren 14an antolatutako urteko biltzarra emaitzak biltzeko eta trukatzeko aukera izan da. Thomas Poilvé lehendakariak elkartearen bizkortasuna gogorarazi du, urteroko hitzordu historikoek markaturik: Maiatz lorearen lasterketa, Pintxo gaua eta urriko gaualdi alaituak, […] Irakurri Hiriburuko kirol anitzeko Ainhara elkartea: Hiriburuko elkarte bizitzaren eragile nagusi baten emaitzak eta egitasmoak

Urte bukaerarekin dator… Adinekoen Bazkaria! Hiriburuk hiriko 181 lagun errezibitu ditu atsegin handiz joan den abenduaren 11n, asteazkena, urte bukaerako bazkari gozo bat partekatzeko. 70 urtez goitiko Hiriburuko adinekoek urtero igurikatzen duten hitzordu hau jaun auzapezaren hitzarekin hasi da, hautetsiz, GEUZeko administrazio kontseilu kidez, GEUZeko langilez eta boluntarioz inguraturik. Denen bizkortasuna eta biltzeko poza azpimarratuz, […] Irakurri Giro goxoko une polita Adinekoen Bazkaria kari

Joan den azaroaren 25ean, Akitania Berriko Eskualdeak eta Ofizio eta Ofizialeen Ganberak (OOG) Hiriburu “Berrabiatzearen Hiria” izendatu dute ofizialki. Alain Iriart auzapezari emandako sariak elkargoak bere lurraldean daraman ofiziale enpresen berrabiatzearen aldeko ekintza eta engaiamendua sariztatzen du. Kari horretara, L’Art de l’Espadrille enpresa izan da bereziki ohoretan ezarria, Pascale Douet eta Amandine Busiau andereek 2023. […] Irakurri Hiriburuk 2024ko “Hiri Berreskurapena” saria irabazi du