
Loratzea osasun-gune berria ofizialki bide onean da hemendik aitzina. Uztailaren 8an, osteguna, Alain Iriart auzapezak ongietorria egin zien egitasmoaren partaideei. Gunea 1.150 m²-ko bi eraikinez osatua da, eta bertan jarduera anitz abiarazi dituzte joan den udazkenaz geroztik, mediku-analisietarako laborategi batetik eta osasuneko profesional ugarirengandik haste. Entzumenari, sofrologiari, psikologiari eta nutrizioari loturiko profesionalek osatzen dute artamendu-eskaintza. Irakurri Loratzea gunea estreinatua izan da