Xendera horren abialekua XVIII. mendean Hiru Elizateak (Mugerre, Hiriburu, Milafranga) izenaz ezagun zen toki baten ondoan da. Xendra Arrapidiako bistalekura (142 m gora) eta Elorrimendikora (144 m gora) lotzen du «Bardozeko bideak».
Ibilbidean zehar hainbat eta hainbat gauza ikusgarri daude:
- Harizti eta haltzadietako landaredia aberatsa, hala nola San Joan iratzea, erratza eta aihenzuria,
- Euskal Pirinioen eta aitzineko mendixken ikusmira ohi ez bezalakoa, orientatzeko mahai batekin eta piknikatzeko toki batekin,
Bistaleku horiek 1813ko abendu hartan Napoleonen armadak egin zuen Hiriburuko guduaren lekua osorik erakusten digute.