Latsagia

XIX. mendean, Urruti iturritik hurbil, askaño bat egin eta sei harri eman zitzaizkion, xuriketen egiteko. 1901. urtean, aska laukizuzen estali bat egin zen, hastapeneko oinarrizko hornikuntza haren ordez. Luzeran 5,60 m ditu eta zabaleran 3,85 m latsagi berri horrek; zazpi latsari har zitzakeen eta Urruti iturriaren uraz hornitzen zen beti.

1975. urtean, eraikina osoki berritua izan zen eta zureria berregina. 2006. urtean, latsagia berriz ere berritu dute eta, hartara, Ametzondo auzoari balio berria ekarri dio.


Le lavoir d’Urruty