Peristiloa

Eraikin bat barne edo kanpo aldetik inguratzen duen zutabe galeria bat da. Zutabe horiek 1850 urtearen inguruan Bernard Cyrille d’Arcangues, 1835etik 1876 arte herriko auzapez izan zenak eraikiarazi glorieta batetik datoz. Garai hartan, auzapez horrek erosi zuen jabego hori Lizaga Handia deitzen zen. Arkitektura elementu hori Villa Quiéta-ko parkean agertu zen eta egun, Lapurdiko etorbidean dago, antzinako arkitektura monumentu gisa, herriaren ondarearen parte.