Maiatzaren 12ko astelehen hau, homofobia eta transfobiaren aurkako nazio arteko eguna da.
Herriko Etxeak, genero eta sexu bidatze parekotasunik ezaren eta bereizkeriaren kontrako borrokarekin bat egiten du. Hori dela eta, ortzadar bandera harrotasun handiz ezarri du Herriko Etxeko balkoian. Gaurregun oraino, jende batzuk genero edo sexu bidatzearengatik gaitzetsiak, bortizki erabiliak eta erahilak izaiten dira. Elkarrekin, sala ditzagun horrelakoen egileak, lagun ditzagun biktimak, baina oroz gainetik, ezin onartuzko ekintza higuingarri hoien PREBENTZIOAn apostu egin dezagun eta gure jendartea mehatxatzen duten gibelkaden aitzinean erne egon gaitezen.
Euskal Herrian, LGBT fobia ekintzen biktimek edo lekukoek Les Bascos elkartea dei dezakete 07 83 02 18 27, entzunak eta lagunduak izaiteko, edo oraino prebentzio ekintzak xutik ezartzeko.
1990eko maiatzearen 17an, OMS elkarteak, homosexualtasuna ez dela buruko eritasuna, hartu erabakiaren oroigarri da, 60 herrialdetan baino gehiagotan ospatu gertaera hau.
Orduz geroztik, munduan gaindi, Lesbiana, gay, bisexual, «transgenres », « intersexual » edo molde desberdineko nortasun edo adierazpena duten pertsonek jasaiten dituzten bortizkeria eta diskriminazioei arreta ekartzen laguntzen du egun horrek.