Ihauteri bat otsaileko eguzkipean!

Ihauteria Plaza Berrin genuen berriz igande honetan, otsailaren 16an.

Besta une eder hori Kaskaroten hiru egunek iragarri zuten, Leinua eta Uhaina elkarteen ekimenez eta herriko eskoletan Errobiko Joaldunen hitzaldiekin prestatua, Lapurdiko ihauterien errituak aurkezteko.

Gertakari zinez ederra izan zen, bereziki Leinuaren Zur Errituak, ikuskizuna, eskalapoien eta makilen erritmoan, eta Leinua Taldea_k lagundurik.

Hori baino lehen, desfilea koloretan eta txistuen doinuan iragan zen, ezkerparetatik abiatuz, Herriko Etxeak eskaini eta zerbitzatu txokolatesne eta kruspetak dastatu ondoan.

Zanpantzarrendako urrikaltzerik ez zen izan gero, herriko haurrek frantsesez eta euskaraz, boz goraz epaitu baitzuten!

 

Goiza luzatu zen mutxiko dantzaldiarekin Leinua taldeak musikaturik, eta ikasleen gurasoen elkarteek proposatu edari eta taloez gozatuz.