Ihiztarien aspaldiko jendetza bildu zuen Alain Mendy buru zuen Biltzar Nagusiaren karietara uztailaren 9an, ostiralarekin.
Ihizialdiak ttipitu dituzten osasun baldintzak gorabehera, jarduerak aitzina segitu du eta Biltzar Nagusia, ihizi bildumak, bilketak eta askatzeak partekatzeko parada izan zen.
Ihizi-eremuen eta ihiztari kopuruaren apaltzearen aitzinean, elkarteburuak jakinarazi zuen beste ihizi-elkarte batzuekin partaidetzak badirela, hala nola Mugerrekoa edota Saint Hubert Côte Basque. Jakinarazi ere, ihiztarien etxolara elektrizitatea heldu dela , panel fotovoltaikoen instalazioari esker.
Azkenik, elkarteburuak azaldu zuen Frantziako Ihizi Federazioak erabaki duela ihiztari guziek 10 urtetik behin segurtasun-ikastaldi bat egin beharko dutela.
Bere hitzartzean Auzapezak azpimarratu zuen, besteak beste, erabilera desberdinak antolatzeko beharra, bereziki inten aldean, faunaren eta floraren babesa, ibiltariekin eta ihiziaren jarraipenarekin uztartuz.