Ikasle, hiriko diru laguntza eska ezazue.

Departamenduko diru laguntzen ordainketa dispositiboa gelditua izanik ere, Hiriburuko hiriak eta GEUZak hiriko diru laguntza bat esleitzen diete beti hautagai diren ikasleei.

Norentzat?

Irizpide berezi batzuk bete behar dituzu goi mailako irakaskuntzarako hiriko diru laguntza eskatzeko:

  • ikasle estatusa ukan;
  • irizpide sozialetan oinarritutako Estatuaren diru laguntza bat ukan, 0 bis mailatik gora (edo eskualdeko diru laguntza bat, osasun eta gizarte sailerako), edo larrialdiko laguntza berezi bat;
  • 28 urte baino gutiago izan lehen eskaera egiteko, 32 urte laguntza berritzeko;
  • Hiriburun bizilekua ukan (edo familiako bizilekua).

Eskaera nola egin

1/ Dosierra osatu

Diru laguntza eskatzeko dosierra deskargatu

2/ Zure dosierra GEUZan aurkeztu, honako frogagiriekin:

  • ikasturte honetako eskolatze agiria;
  • zure aurtengo bizileku nagusiaren frogagiria;
  • diru laguntzak jadanik eskuratzen badituzu, Estatuko diru laguntza esleitua zaizulako ziurtagiria;
  • agertzen zaren zerga agiria;
  • aurtengo Familia Laguntza Kutxaren ordainketa agiria, salbu FaLKeko hartzailea ez bazara;
  • atzerriko ikasketei dagokienez, ikasketa kontratua edo atzerriko ikastaldi agiria.

Dosierra aurkezteko

  • Mezu elektronikoz helbide honetara:
  • PostazC.C.A.S de Saint-Pierre d’Irube / Hiriburu Maison de la Vie Sociale, 15 avenue du Labourd 64990 Saint-Pierre d’Irube / Hiriburu