
Bil ta Garbi sindikatuarekin lankidetzan, hiriak konpostatze kolektiboko bi dispositibo proposatzen ditu, bizitegi eraikinen oinetan eta auzotegietan, biztanleei beren hondakin biologikoen balorizazioan azkarki parte hartzeko bidea eskaintzeko gisan.
Bisita bat antolatua izanen da martxoaren 31n, 14:00etatik 16:00era, Mentaberriko konpostagailua ezagutzeko. Horren erabilerari eta konpostatze kolektiboaren ohitura onei buruz gehiago ikasteko aukera ona izanen da.
Bil ta Garbiren animazio guziak bildu.
Konpostatzea bizitegi eraikinen oinetan
Berdeguneak dituen bizitegi eraikin bateko apartamendu batean bizi zara eta zure etxelagunekin konpostatu nahi duzu? Bizitegi eraikin oinetan antolaturiko konpostatze kolektiboa aterabide ezin hobea da.
Nola ibiltzen da?
Bil ta Garbi sindikatuko konpostatze-maisuen laguntzarekin, zurezko zenbait konpostagailu jarriak dira, urririk, boluntario diren bizitegi eraikinen oinetan. Parte hartzen duen familia bakoitzari ontzi biologiko bat eta hondakin biologikoak behar bezala bereizteko aginduak banatuak zaizkio. Bi erreferente konpostatzearen artatzean formatuak dira, ongi erabilia dela segurtatzeko xedez. Urte baten buruan, ekoizturiko konposta erabiltzen ahalko da loreontziak edo berdegune kolektiboak ontzeko.
Argibide gehiagorako edo dispositiboan sartzeko: :
Hiriburun jadanik dauden konpostagailuak
Mota bereko konpostagailuak aurki ditzakezue Goxa Leku bizitegi eraikinaren oinean, Harretxe gunean, Mentaberri eraikinaren oinean, baita Basté gunean ere.
Auzoko konpostatzea: ekimen herritarra
Bil ta Garbi Sindikatuko konpostatze-maisuek lagundurik, hiriak berdegunerik ez duten hiriburutarrei auzoko konpostatze proiektu bat proposatzen die.
Hondakinen kantitatea murrizteaz gain, ekimen horrek biztanleen arteko loturak azkartzen ditu, proiektu ekologiko beraren inguruan. Lehen hogeita hamar familien bila gabiltza esperientzia abian jartzeko. Haien hondakin biologikoak konpostagailu kolektiboan uzten ahalko dituzte. Bil ta Garbik hiru boluntario formatuko ditu konpostagailuaren artatzea eta kudeaketa segurtatzeko.
Zuen biohondakinak balorizatu eta zuen hondakinak apaldu nahi dituzue auzo konpostagailu hau erabiliz? Herriko Etxearekin harremanetan ezarri herriko mairie@saintpierredirube.fr helbidean.
Konpostatzeko aterabide horietan parte hartuz, biztanle bakoitzak hiriak dituen garapen iraunkorraren eta hondakinen balorizazioaren arloko helburuak lortzean parte hartzen du.