Izan bakarkakoa ala kolektiboa, konpostatzea bio-hondakinak zentzuzko kudeaketa iraunkorra bermatzeko aterabiderik hoberena da. Hurbileko kudeaketa honek lurraldeko trantsizio ekologikoko erronkei erantzuten die.
Euskal Elkargoa-ko biztanle guziak bereizketa ohitura berri bat hartzera akuilatuak dira bio-hondakinak konpostatuz, etxe-hondakinen pisua arintzeko!
Gaur egun, janari hondarrek, zurikinek eta sukaldeko gainerateko ekoizkinek zikinontzi beltzaren % 26 osatzen dute gure lurraldean, hots 70 kg urtean biztanle bakoitz, lekuan berean balorizatu ahalko direnak konpost bihurtuz.
Etxebizitza mota bakoitzari, Elkargoak aterabide bat eskaintzen dio
Gaur egun, bizilekua izan hirian edo baserrialdean, etxean edo apartamentuan, aterabide bat bada bio-hondakin konpostatzeko eta konposta sortzeko, ekai organikoa lurrari berriz itzultzeko.
Baratze bat duen bakarkako etxe batean bizi zara
Birziklatutako plastikozko bakarkako konpostagailu bat eta bio-ontzi bat emanak izanen zaizkizu dohainik. Horien eskuratzeko, bi karta nagusi dituzu aukeran:
- Lineako karta, modu bizkor eta eraginkorra
www.biltagarbi.eus webgunera eta bakarkako konpostatzeari buruzko lineako erreserba-plataformara konektatu. Hiru bideo tutorial ikusi eta zenbait galderei erantzun ondotik, egina da: zure konpostagailua erreserbatzen ahal duzu eta zure etxetik hurbil den harlekuan eskuratu.
- Biltzar publikoaren karta, lasaitasunerako
Izena eman biltagarbi.eus webgunean gure konpostatze-aholkulariek proposatutako topaketa batera joateko, finkatutako egun eta lekuan. Gomendioak emanen dizkizute eta galdera guziei erantzunen. Zenbait egun berantago, konpostatze-karta eskuetan duzu.
Balkoia edo/eta terraza duen apartamentu batean bizi zara
Zizare-konpostagailu bat emana izanen zaizu dohainik ordu bateko biltzar baten ondotik. Sindikatuko konpostatze-aholkulariek honen erabilbidea azalduko dizute. Zure kita jarri eta, zizareak postaz jasoko dituzu egun batzuk berantago. Eta egina da! Finkatutako egunak eta lekuak ezagutzeko eta formakuntza saio batean izena emateko, www.biltagarbi.eus webgunera konektatu.
Berdeguneak dituen edo ez dituen bizitegi-eraikin batean bizi
zara
Zure maisu-karta konpostatze partekatua deitzen da. Eta zure bizitegi-eraikinaren oinetan jar daiteke baratzerik baldin bada, edo zure auzoan*. Eremu honetan, ez zara jokalari bakarra. Auzokoak eta elkargoa dituzu partaide! Sindikatuko konpostatze-maisuek eta zure herriak laguntza teknikoa eta ekipamenduak ekarriko dizkizute. Dena egina da erraz izan dakizun. Ohar gisa, garrantzitsua da lagun boluntario engaiatuak ukaitea zure inguruan, konpostagailuaren kudeaketak iraun dezan!
Gehiago jakiteko eta konpostatze-maisuekin harremanetan jartzeko: biodechets@biltagarbi.fr
* Auzo-konpostatzea berdegunerik ez duten familiei soilik zuzendua zaie.