KORRIKA

Korrikak, euskararen aldeko lasterketak, Hiriburu zeharkatuko du martxoaren 24an, igandearekin, 9:30ak inguruan.
Prissétik Elizaren ondotik Lapurdi etorbidetik heltzean, lehen kilometroa Mougerre eta Hiriburuko Gau eskolek hartuko dute.
Gero, Plaza Berritik Urruzpurura, lekukoa eskuz esku pasatuz, herria zeharkatuko du Herriko Etxearen kilometroan. Azkenik, “elkarteen kilometroa”, Euskaraz Bizi Hiriburun, Leinua eta Uhainak eramanik, Korrika Mugerrera buruz abiatuko da.
Ametzondo saltegi-gunean aldiriko aparkaleku bat antolatuko da, autobus loturarekin Baionako erdigunera bost minutuoro.
Bizkarrekoak Korrika pasatu aitzin erosten ahalko dira, baita Gau eskoletan edota AEKra joanez ere: Marengo karrika 22, Baionan.