Lizagako gaztelua : historia eta berritze artean

Conférence de presse Médiathèque Lizaga

Joan den uztailaren 17an, Alain Iriart, Hiriburuko auzapezak, bere axuantez eta herriko kontseiluko kideez inguraturik, etorkizuneko, « Lizaga » mediateka aurkeztu zuen.

Hiriarentzat garrantzia ainitz duen proiektu aberats horrek hiru oinarri ditu : herritarren parte hartzea, transizio ekologikoa eta Hiriburuko hiriaren euskara hizkuntzaren garapen proiektua.

Mediatekak bere ateak 2025eko iralen irekiko ditu

Izan ere, 2025eko irailean irekiko den mediateka berri hori Lizaga gazteluan kokatuko da.

Herriko Etxeak mediatekako zerbitzuak urririk izatea erabaki du, bakoitzak leku atsegin eta moderno honetara sartzeko parada ukan dezan, irakurketa publikorako bidea eta orokorki kulturara heltzeko zerbitzu berri bat eskainiz.

Mediateka, goxatzeko leku gisa pentsatua da, topaketa eta harremanetarako lekua, barnean bezainbat kanpoan ere: erabiltzaileek sala historiko ederrez gozatzen ahalko dute, mintzaldiak eta erakusketak antolatuz edota arbola eta lore arteko 1,6 hektareako parkeaz, natura-antzokia eta haurrendako jokoekin (hala nola herriaren ikurretarik bat den herensugearen iduriko joko eta gerizalekua).

Historiaz beteriko eremua

Gaztelu horren izatea 1230tik egiaztatua da eta etxaldearen lehen jabeek, Iruberreko Jaunak, « Hiriburu » herriari izean eman zioten.

Herriko eraikin historiko hori pribatua izan zen 2018 arte, hiriak eskuratu zuen urtean. Gaur egun, herriaren nahia, jabegoa, gaztelua eta parkea babestea da, denendako proiektu kulturala bilakaraziz.

 

Domaine de Lizaga médiathèque et parc

Parte hartze herritar indartsua

Izapide parte-hartzaile herritarra izanik, hiriburutarrek osoki parte hartu dute proiektuan, Heeriko Gazteen Kontseiluaren bitartez. Kontseilu hau 2030ko ekainean hautatua izan zen, eta auzapezari jadanik jakinarazi dizkio bere ekintza-proposamenak (liburuetan gazteen bildumak, nerabeendako gaming jostagunearen atolatzeko, Terra Aventura …). Eta, bestetik, proiektuaren hastapenetik Elgarrekin Gaztegunearen gazteak batuz.

Laguntzaileek ere beren lekua ukanen dute etorkizuneko mediatekan horretan. Joan den uztailaren 09an, egun bat eskainia izan zaie, haien mintzaldien atolatzeko irekitzearen aitzin eta ondotik.

Mediateka proiektuaren aurkezpena

Trantsizio ekologikoa proiektuaren muinean da ere.

Herriko Etxeak hautua egin du gaztelu zahar hori berritzea,, “mediateka berdea” bilakarazteko. Ekai biologikoen hautua eginez isolatzaileentzat, geotermia bidez berotuz, eguzki panelak erabiliz, euri ura berreskuratuz. Zaharberritze horretan ere, ekagaiak berrerabili (zura, harria…) “jadanik hor dena baloratzeko”, Vincent Candau, proiektuaren ardura duen V2Sko arkitektoak zehazten duen bezala.

Erabaki guzi horiek, 2023ko abenduan herriko kontseiluak onartu duen « trantsizio ekologikoaren aldeko xede herrikoia », politika orokor baten inguruan oinarritzen dira. Une hartan Hiriburuko herria beharrezkoa den urrats hori egiteko eskualdeko lehen herrietarik bat izan zen.

« Kliman inbertitzea funtsezkoa da »

Naturaren eta kulturaren artean, bizikleta-bide berritik, mediateka ondoan pasatzen den Lizaga ibilbideitik eta garraio publikoetatik hurbil-hurbil, Lizaga mediateka “Ordu laurdeneko hiria” antolaketa-ereduan sartzen da. Alabaina, Herriko Etxearen xedea da herritar bakoitza etxetik 15 minutu baino gutiagotan saltegietara, zerbitzuetara eta ekipamenduetara hel dadin, garraio-molde eztiak sustatuz.

Mediateka bat, euskara eta euskal kultura garatzeko proiektuaren barne.

Mediatekako sailen % 10 baino gehiago Euskarari bideratua izanen da, tokiko kulturari buruzko dokumentuak gehituz. Bestalde eskaintza hori gazteriari zuzendua izanen da batez (eskolak, kolegioak).

Zentzu berean, Herriko Etxeak langile euskaldun bat hartzeko xedea du lantaldearen osatzeko: jadanik badira mediatekako arduraduna, proiektu arduraduna dena eta liburuzain bat. Euskarazko eta euskal kulturaren inguruko animazioak ere eginen dira tokiko elkarteekin lankidetza hertsian.

Orientazio horiek osatuko dute Herriko Etxeak hizkuntza politikan duen asmo handiko plana; hirurogei bat ekintza zehatz ditu eta heldu den Herriko Kontseiluan bozkatuko da. Hiriburu hiriak euskararen alde duen engaiamendua indartu nahi du, bere garapen eta biziberritzearen.

Lizaga mediateka hautetsien eta herriaren arteko lan luze baten emaitza da, biztanleek igurikatzen zuten lurralde dinamizazioari begira, ondarea eta natua errespetatuz.

Mediateka proiektuaren aurkezpena