
Martxoaren 14an, larunbata, berriz ere liztor asiarrak harrapatzeko zepoak banatuak izan dira, Stéphane Chabres-Duc erlezainaren laguntza pedagogikoarekin.
Euskal Herriaren mailan, erlezain elkarte batek 2024an abian jarri zuen ekintzak marmutxa kaltegarri horren kopurua ttipitzea ahalbidetu zuen modu adierazgarrian. Orduan, ekintza berriz antolatua izan da eta garagarno eta ziropa azukretsu nahasketa bat edukitzen duen botila garden batean liztorrak harrapatzeko 45 zeporen banaketa ahalbidetu du.
Martxotik maiatz-erdira eraginkorra den kanpainak erreginak harrapatzeko helburua du.
Zepoak daude oraino eskuragarri herriko etxeko harrera gunean. Gurekin harremanetan jarri bat eskuratu nahi baduzu: 05.59.44.15.27.