Murgiltze ereduko saila irekiko da Hiriburuko Basté Quieta eskolan


Hezkuntza Ministerioak Hiriburuko Basté Quietako ama-eskola publikoan euskarazko murgiltze ereduko irakaskuntza sail bat irekitzeko ukapenaren aitzinean izan diren hilabeteetako mobilizazioek fruituak eman dituzte.

Akitania Berriko Errektore  Anne Bisagni-Faure-k iragarri du laster irekiko dela Basté Quietako klasea. Esperimentatzeko izan diren beste eskaerak ere landuko direla baieztatu du.
Erakabi biziki ona da beraz, euskarazko irakaskuntzaren garapena eta eta esperimentazio proiektu berriak segitzeko parada emanen baitu.
hautetsien eta herritarren mobilizazioa handia izan da. Ikasle gurasoen kolektibo batek abiatu izenpetze bilketa batek 6000 sinadura lortu ditu, eskaera orokorraren seinale. hautetsiak ere hainbat aldiz Parisera joan dira.
Alain Iriartek eta Herriko bere taldeak nahi luke klasea Omiasainduko oporretarik landa irek dadin. Oraindanik ari dira horretarako lanean hezkuntza Ministerioko zerbitzuekin harremanean.