Ce week-end, Saint-Pierre d’Irube / Hiriburu fête Noël !
Samedi 18 décembre : Olentzero
Dimanche 19 décembre : Marché de Noël
Abenduaren 19an, igandearekin, Herriko Etxeak, Besta komitearekin batean, Eguberriko azoka antolatu du La Perle gelan, 9:00etatik 18:00etara.
Hemengo ofizialeak eta sortzaileak izanen ditugu, hala nola:
- kandelak,
- apaindurak (zurezkoak, makrameak…),
- bitxiak,
- kosmetiko naturalak,
- oihalezko sorkuntzak,
- jantziak, espartinak,
- liburuak,
- txokolatea, gibel-gizena eta bestelako gozokiak…
Animazioen aldetik, kantuak, “ipuin” xoko bat, Bizar Xuri eta haren saskia, baita kirol-erronkak ere izanen dituzue.
Beraz:
Bizar Xuri, egiazkoa, egun osoan gurekin izanen da. Zure haurrek Eguberriko zerrenda ematen ahalko diote. Saski bat ere ezarriko da elkarte bati eskaintzen zaizkion jostailuen biltzeko.
11:00etatik 12:00etara: zato kantuz aritzera “Hiriburun Kantuz” eta Nat eta Watsonekin
16:00etatik 16:30era: haurrendako Eguberriko ipuin bat euskaraz irakurtzea
16:30ean: haurrendako Eguberriko bat frantsesez Eguberriko irakurtzea
Zozketa bat antolatuko da ilaunki handi bat (1,30 m) irabazteko parada izanen da.
Haurrek, eskolaldi inguruko jardueretan, marrazki-fresko bat egiten dute, eta merkatuaren egunean ezarriko da ikusgai.
Cancha Sport-ek ere parte hartuko du kirol-erronkak eskainiz: -prest zaude argi-izpiak harrapatzeko eta lasterrena izateko?
Edari eta janariaren gunea ere izanen da: kafea, arno beroa, krepak, gofreak eta aita-bizarra gozozaleenentzat.
Zatozte denak !!!
BAIMEN sanitarioa eta maska baitezpada beharko dira 11 urtetik aitzina
Merkatu ireki eta estalietan -Eguberriko merkatuak barne- aplikatzen den osasun-protokoloa errespetatuz antolatu den merkatua.