Troquet Vagabond edo “artisau garagardoaren festibalik ttipiena” Hiriburun geldialdi bat egiten ari da agorrilaren 22tik 24ra.
“Le Troquet Vagabond” (ostatu ibiltaria) proiektuaren historia
2021ean, Lot eta Garona Departamendutik etorritako Kévin eta Alexandre jaunek garagarnoaren besta ibiltaria abian jarri zuten, belaunaldi guziak biltzeko xedez besta eta gormandiza giroan, tokiko ekoizkinak sustatuz.
Hiru urte berantago, hara zer den “Le Troquet Vagabond” ostatua: 58 ekitaldi, 36 herrirekin elkarlanean antolatuak eta 17 000 biztanle bildu dituztenak. Lot eta Garonatik Ipar Euskal Herrira, “dantza ostatu” giro hori eskualdean gaindi dabil eta jartzen den lekuetan familia-giro goxoko atsedenaldia eskaintzen du, gaualdi bakoitzean ekitaldi bat proposatuz, arratsalde bukaeratik goizeko 2:00ak arte.
Edari mahaien aitzinean altxatutako mahai luzeetan, etxeko garagarnoek eta tokiko jakiek eskualdeko sukaldaritza-aberastasunak eta beregain diren garagarnotegiak ohoretan ezartzen dituzte.
“Le Troquet” ostatua Hiriburun
2023an bildutako arrakastaren ondotik, hiriak “Le Troquet Vagabond” ostatua errezibituko du bigarren aldikotz agorrilaren 22tik, osteguna, agorrilaren 24ra, larunbata, 18:00etatik 2:00etara.
Egitaraua:
Agorrilaren 22a, osteguna, 18:00-1:00
Musika lehiaketa-jokoa antolatua izanen da; zatozte zuen musika arloko kultura maila egiaztatzera!
Agorrilaren 23a, ostirala, 18:00-2:00
Popo and the Papa’s folk laukotea entzunen dugu 20:30ean, eta ondotik De Grands Enfants taldea 22:00etan, musikaz jantzitako gaualdi baterako!
Agorrilaren 24a, larunbata, 18:00-20:00
Jaialdia bukatzeko, Lagunekin Cantar euskal abesbatzak kantatuko du 20:30etik goiti, eta ondotik ahotsak berotzeko aukera izanen duzue karaoke erraldoiarekin!
Eta lagun edo familia artean ezin hobeki gozatzeko, etxeko garagarnoen salmahaia aurkituko duzue, baita janari-xokoa ere Hiriburu Traiteur janari prestatzailearekin eta Ametza ikastolako Aizu elkartearen taloekin.
Udako oporrak giro goxo-goxoan bukatzeko 3 eguneko aukera bikaina.