Urrizpuru eskolako ikasleak plastikozko tapoiak biltzeko mobilizatu ziren, eta Les Bouchon d’Amour elkarteari eman zizkioten.
Iaztik aitzina, Yon Maitia bideratzaileak balio urritasuna dutenendako sentsibilizazio-ekintzak egin ditu eskolaldi inguruko denboran. Handi-basket edo dardo-tiroa sarbakanan, ikasleek handi-kirola ezagutu ahal izan zuten eta iaz jadanik tapoi-bilketa antolatu zuten.
Harrotasun handiz gainera, aurten ere ekimena berritu ahal izan dute eta Angeluko « Les Bouchons d’Amour » elkarteko arduraduna den Lacouara jaunari eman.
Interes Orokorreko Elkarte eta Ongintza eta Laguntza Elkarte gisa ezagutua den elkarte horrek tapoiak berreskuratzen ditu birziklatzaile bati saltzeko, eta gero, bildutako diru guzia inbertitzen du balio urritasuna dutenendako materiala (gurpil-aulkiak, adibidez) erosteko.
Ekimen honengatik eta ikasleen engaiamendu solidarioarengatik, goresmenak haiei!
Ekimen honengatik eta ikasleen engaiamendu solidarioarengatik, goresmenak haiei!